Jomuga partekatuak

Interesdun alde guztien arteko aliantzarekin biodibertsitateari buruzko informazioa guztion ongizaterako kudeatzeko komunitateak, sistemak eta prozesuak hobeto interkonektatzea lor daitekeela uste dugu.

Ondorioz, sinatzaileak garen heinean, jomuga hauek lortu nahi dituen aliantza garatzen laguntzeko asmoa dugula adierazten dugu:

    Babesa zientziari eta ebidentzian oinarritutako plangintzari

  1. Biodibertsitatearen gaineko ezagutza eta ulermena ematea, ikerketaren betekizun kritikoak babesteko moduan eta biodibertsitatea gizarte-xedeetarako behar bezala neurtzea eta baloratzea ahalbidetzeko moduan
  2. Biodibertsitatearen eta informazioaren zientzien arloko oinarrizko ikerketarako funtsa izatea, oinarrizko ikerketa horrekin gizakiok natura-sistemen funtzionamendua eta egoera ulertzea nahi baita
  3. Biodibertsitatearen ulermenean etengabe hazteko plataforma atontzea, gaur egungo ezagutza zaintzeko, eraikitzeko eta hobetzeko xedez

    Babesa datu irekiei eta zientzia irekiari

  4. Datuak aske eta modu irekian partekatzeko nahiz FAIRek biodibertsitateari buruzko datuetarako dituen printzipioak geureganatzeko oztopoak deuseztatzea

  5. Metadatu ugarirekin deskribatzea datu-baliabideak, gaur nahiz bihar berrerabili ahal izateko horiek
  6. Datu-baliabide guztiak konfiantzazko biltegi egonkor eta iraunkorretan gordeko direla bermatzea
  7. Aditu garrantzitsuek eta adituen komunitateek datu guztiak elkarlaneko eduki-edizioan antolatzea, jasotzea eta hobetzea ahalbidetzea
  8. Ezagutza edo eskarmentua eransten duten guztiek beren ekarpenak guztiz erregistratuta, aitortuta eta egiaztatuta edukitzea ahalbidetzea
  9. Informazio-iturri guztien jatorria eta eskuduntza arakatzea

    Babesa oso konektatuta dauden biodibertsitate-datuei

  10. Datu historikoen iturrien irudikapen digital egituratuak mugiaraztea, museoetako bildumak eta bibliografia barne hartuta

  11. Behaketa eta neurketa berriak egin ondoren, horiek guztiak irudikapen digitaletan ahalik eta lasterren irisgarri egotea bermatzea
  12. Biodibertsitateari buruzko informazio mota ororen (banaketa, ezaugarriak, geneak eta abar) konbinaketa, kontsulta eta analisia ahalbidetzea, osotasun interkonektatua balitz bezala
  13. Beste ikerketa-komunitate eta azpiegitura batzuekin lan egitea, elkarreragingarritasuna lortzeko Lurraren gaineko behaketen, gizarte-zientzien datuen eta bestelako baliabideen bidez

    Babesa nazioarteko lankidetzari

  14. Eskualde eta sektore guztietan jorratzea biodibertsitate-informatikaren inguruko gaikuntza-premiak

  15. Komunitateak ezagutza-azpiegitura antolatu baten barruan elementu kritikotzat jotzen dituen zerbitzuei eta osagaiei eusteko finantzazioa ziurtatzea
  16. Ikuspegi malgu eta elkarlanekoak garatzea, ezagutza-azpiegitura antolatu horren osagai guztiak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko
  17. Herrialde edo eskualde bakoitzeko interesdun alde guztiek azpiegituran, tresnetan, zerbitzuetan, jardueretan eta gaikuntzan egiten diren aurrerapenak hartzea eta horietatik etekina ateratzea ahalbidetzea
  18. Eskualde eta etapa guztietan ahalbidetzea agente-talde guztiek parte hartzea eta elkarlanean aritzea, datuak sortzetik hasi eta horiek aztertu eta ezarri arte
  19. Datuak, zientziak babesten duena eta politiken formulazioa aberriratzea ahalbidetzea herrialde eta eskualde guztietan
  20. Edozein eskalatan bermatzea datuetarako sarbidea eta horien erabilera eraginkorra: mundu-, eskualde-, estatu- eta toki-mailan
  21. Eskualdeko, estatuko eta tokiko inbertsioak irtenbide orokor baten barruan osagai kritikoak eta eraginkorrak direla aitortzea eta babestea.
  22. Hizkuntzatik edo kulturatik eratorritako datuen erabilerak eta trukeak dauzkaten oztopoak gainditzea

Eusko Jaurlaritzari itzulpen honen berri emanez